PETRUS

Despopulazioari, galtzear dauden lanbideei eta artea eta artisautza bereizten dituen lerro nahasiari buruzko istorioa

Petrus zinema, ikus-entzunezko arteak eta ondarea uztartzen dituen diziplina anitzeko proiektua da, Izagaondoa, Ibargoiti, Orbaibar, Untziti, Ezkabarte eta Aezkoa bailaretan tokiko artea zabaltzeko balio duena. Arte erromanikoaren eta XXI. mendeko hargintza sortzailearen arteko lotura ildoak jorratzen dituen ekimen kulturala da, baita museoen sormen-prozesuaren eta luxuzko negozio artistikoaren arteko desadostasuna ere.

Gainera, PETRUSek begirada sozial sakona du, landa-eremuen despopulazioan jartzen du arreta, eta tokiko garapenerako alternatiba kultural gisa irtenbide sortzaileak proposatzen ditu.

Proiektuaren abiapuntua garapen fasean dagoen film luze dokumental bat egitea da. Hala ere, proiektua handituz joan da, bailaran kultur ekarpena egiteko eta tokiko lankidetza-guneak sortzeko.

Ildo horretan, proiektuak 23 minutuko film labur dokumental bat gehitu du, uda honetan Petrus eskolako landa-erromanikoaren ibilbidea osatzen duten hainbat herritan proiektatu dena. Bestalde, irailean, museoaren erreprodukzioen sorkuntza artistikoaren prozesua erakusten zuen multimedia instalazio bat sortu zen.

PROTAGONISTAK

Pistaz eta baserriz inguratuta, Joseba Lekuona harriaren oreka bilatzen du hargin-lanbidearen bidez, 20 urte baino gehiago baitarama horretan. Iruñeko Hargintza Eskolan ibili ondoren, denetarik egin behar izan du, taillatzetik bizitzen tematu baita, promozioko ia kide guztiek hartutako beste bide “normalago” batzuk hartu beharrean. Ez daki oso ongi zergatik jarraitzen duen hargina izaten, baina argi du harrien aldaera harrigarria giza aniztasunaren oso antzekoa dela: “harrobi beretik ateratzen diren harriak guztiz arras desberdinak izan daitezkeela, eta guk harriekin eta pertsonekin dauzkagun harremanak neurri batean neur daitezke termino berdinekin, harri batzuekin sentitzen dugun distira eta beste harriekin nazka. Batzuetan gogorrenak direnak xamurragoak dira lan egiteko, oso bigunak direnak baino. Orduan, horrek ere asko erakusten zuen”. Batzuetan uste du harriek bera aukeratu zutela, eta materiarekin duen harremana logikoa dela, gizakiak urez eta materialez eginda gaudela pentsatzen badugu, “kosmosa bezala” bere esanetan.

Oro har, ez du hitz egiteko aukera handirik, ezta bisita askorik ere, “hargin sortzaile” (webgunean bere burua definitzeko darabiltzan hitzak) honen lana eta inspirazioa bertatik bertara ikusi nahi dituzten bezero eszentriko batzuk izan ezik. Urteak dira harria esperimentatu eta ikertzen duela, baina inoiz ez zukeen imajinatuko marmolezko plateretan jatearen esperientzia gastronomikoari buruzko filosofiak halako proiekzioa eta nazioarteko ospea emanen zionik. Horri esker, lasaiago bizi izan da, eta benetan gustatzen zaizkion piezetan lan egin du. Hala ere, noizbehinka, ezer galtzekorik ez zueneko erronken falta sumatzen du.

Simeón Hidalgo, irakasle ohia eta Erromaniko zale amorratua, Erdi Aroko Petrus hargin maisuari buruzko museo bat egiteko asmoz seitzen du lan, Nafarroako Izagaondoa bailaran. 2010az geroztik izan zuen ibilbidea aztertu ondoren, Josebarekin harremanetan jarri zen Simeón, Petrusen lanaren erreprodukzio batzuk zizelkatzen lagun ziezaion, Lizarragako herri txikian dagoen museoan jartzeko. Orain, ia 10 urte igaro ondoren, Simeon Josebaren bila itzuli da tailla berriak egiteko. Obra berri honen lan-prozesua, eta Erdi Aroko maisuarekin berriro elkartzea, road movie gisa erabiltzen ditugu Josebaren pentsamenduen eta artearekin duen harremanaren barruan sakontzeko, eta, aldi berean, bidaia erreal bat egingo dugu Petrusen erromanikoaren ibilbidean zehar. Gaur egun, pixkanaka desagertzen ari den landa-mundu batean zeharreko ibilbidea da. Eta, jakina, luxuaren eta negozio artistikoaren mundu paralelo horretara ere joango gara, esperientzia sentsoriala ordaintzen duenaren neurrira egina dirudien mundua.

Zuzendaria
HELENA BENGOETXEA

+
+

Zuzendaria
HELENA BENGOETXEA

Errealizadorea da, diseinatzaile editoriala, irakaslea eta kazetaria, ikasketa feministetako masterra (Bartzelonako Unibertsitatea – DUODA) eta Ikus-entzunezko Komunikazioko masterra (EHE-EHU eta EiTB). Zinema dokumental sortzailea ikasi zuen San Antonio de los Bañosko (Kuba) Nazioarteko Zinema eta Telebista Eskolan, eta hainbat mintegi erreferentzialetan osatu du ikus-entzunezko prestakuntza, besteak beste, Robert McKee, Mercedes Álvarez, Carmen Guarini, Nicolas Philipbert, Pedro Costa eta Patricio Guzmanekin. Hainbat kolektibo eta gizarte-erakunderekin egin ditu ikus-entzunezko proiektuak, besteak beste, feminismoa, memoria historikoa, lankidetza eta garapenerako hezkuntzaren arloan. Bartzelonako Centre La Bonne zentroaren hainbat transmedia proiektutan eta ikus-entzunezko narrazio berritan lan egiten du 2005az geroztik. Gaur egun, bertan ikus-entzunezko laborategi bat koordinatzen du Lola Mayorekin batera.

Ekoizpena
MARÍA GUZMÁN LIGORIT

+
+

Ekoizpena
MARÍA GUZMÁN LIGORIT

Giza Zientzietako lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean, Kultur Kudeaketan espezializatuta, eta Kultur Kudeaketako masterra: Musika, Antzerkia eta Dantza, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Produkzio eta zuzendaritza artistikoko laguntzaile aritu da film laburretan eta hainbat bideoklipetan, eta kultur kudeatzaile gisa hainbat entitate eta administrazio publikorentzat. Produkzio lanak ere egin ditu erreferentziazko hainbat espaziotan, hala nola Seminci, SSIFF, Edinburgh International Film Festival edo Punto de Vista. Gaur egun, Natxo Leuzaren “Drogas. El documental”-ean ari da lanean, Ekoizpen zuzendari.

Argazki zuzendaritza
RUBÉN MARCILLA LÓPEZ DE DICASTILLO

+
+

Argazki zuzendaritza
RUBÉN MARCILLA LÓPEZ DE DICASTILLO

Eskarmentu handiko ikus-entzunezko zuzendari eta produktorea da, eta hainbat gairi buruzko dokumentazio-lanak egin ditu, besteak beste, memoria historikoa, gizarte-ekonomia, etnografia eta ondare ez-materiala, ekologia eta antimilitarismoa. HARURU FILMAK-en buru sorreratik, streaming bidez bideoak egiten espezializatuta dago, baita hainbat erakunde eta entitate publikorentzat kontzertuak eta bestelako ikus-entzunezko ekitaldiak zuzenean egiten ere. 80ko hamarkadaren erdialdetik aurrera, aktiboki parte hartu du tokiko irratietan eta ikus-entzunezko komunikazioko kolektiboetan eta, hainbat proiektu kolektibotan ekoizpen eta egile-lanaz arduratzeaz gain, ikus-entzunezko aholkularitza-lanak ere egin ditu gizarte eta auzo-mugimenduentzat.

Zuzeneko soinua
KRISTINA ESTEBAN BLANCO

+
+

Zuzeneko soinua
KRISTINA ESTEBAN BLANCO

Sonidista eta argitzailea. Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikaria. Eskulturari Aplikatutako Arteen (Valladolideko Arte Eskola) eta Diseinu grafiko eta barnealdekoen ikasketak ere (Valladolideko Platón Eskola) egin ditu.

Esperientzia profesional handia du zuzeneko ikuskizunetan eta musika-jaialdietan, telebistarako errealizazioa egiten eta Baluarte, Nafarroako Parlamentua edo BECerako kultura-ekitaldiak sonorizatzen eta argiztatzen, besteak beste, arte eszenikoetan, musika klasikoko kontzertuetan edo opera-emanaldietan.

Jatorrizko musika
IÑIGO PÉREZ ARTIEDA

+
+

Jatorrizko musika
IÑIGO PÉREZ ARTIEDA

Musika ekoizlea, konpositorea, moldatzailea, soinu teknikaria, kanta-idazlea eta interpretea. Musika-ekoizpenean esperientzia handia izan du, “Conencta Fiction”-erako piezak ere ekoitzi ditu, eta NAPARen sustapen-bideoei musika jarri die. Lúnula izeneko estudioen sortzailea, zeinetan nazioarteko musikari eta artistekin lankidetzan ari baita.

Muntaketa
MARÍA CALLE GUERRERO

+
+

Muntaketa
MARÍA CALLE GUERRERO

Azken 14 urteotan, editore, gidoilari eta aholkulari aritu da ikus-entzunezko hedabideetan, proiektu dokumentaletan, fikzioan, bideoartean eta publizitatean. Literatura eta Zinea ikasi zuen, eta honako tailer hauetan hartu du parte: Gidoi idazketa ECAMen, Dokumental-mintegia Patricio Guzmanekin, Zinemarako idazketa-tailerra «El País»-en Kazetaritza Eskolan, eta Lantegi Multinazionaleko Gela Birtualeko “Nola estimatu lan zinematografikoa: azterketa eta idazketa” tailerra. «Arte al día México» aldizkarian kolaborazioak egin ditu, artean eta bideoan espezializatutako artikuluak ikertzen eta idazten. Mexiko (2007-2011). Di@metro proiektua izeneko bideo-arte galeriaren ontzailea, Mexiko hiriko metroan (2006-2008). “Videopopuli” kolektiboaren sortzailea. Azken hauekin bideoarte eta arte elektronikoen eremuan lau jaialdi antolatu zituen Kolonbian, Mexikon eta Alemanian.

Soinu diseinua eta postprodukzioa
DANIELA FUNG MACCHI

+
+

Soinu diseinua eta postprodukzioa
DANIELA FUNG MACCHI

Ikus-Entzunezko Produkzioan teknikaria (estudioan dagoen musikaren grabazio, edizio eta nahasketa, ikus-entzunezko piezen postprodukzioa) Caracaseko (Venezuela) Taller de Arte Sonoron, eta San Antonio de los Bañosko (Kuba) EICTVn graduatua Soinuaren espezialitatean. Besteak beste, Mario Nazoa eta Eduardo “Chubby” Lopera soinularientzako egin du lan laguntzaile gisa. Stage Manager eta Nahasketa laguntzaile aritu da Venezuelako Orkestra eta Koruen Sistemako hainbat talderen grabazio musikaletarako, eta diskografia-ekoizpenetarako grabazio-laguntzaile eta, operak zuzenean erregistratzeko laguntzaile gisa Karakaseko Fundamusical Bolívar (El Sistema) rentzat.

Komunikazioa
OROITZ ZABALA CIA

+
+

Komunikazioa
OROITZ ZABALA CIA

Kazetaritzan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean eta Komunikazio Korporatiboko masterra, protokoloa eta ekitaldiak Universitat Oberta de Catalunyan. 10 urte baino gehiago eman ditu komunikazio korporatibo eta instituzionalean, Nabarreria.com, Eguzki Irratia eta Ahotsa.info bezalako komunikabideetan kolaboratu du eta hainbat herri mugimenduren komunikazio lanean parte hartu du.

FITXA TEKNIKOA

  • Gidoia eta zuzendaritza: Helena Bengoetxea
  • Argazkilaritza: Rubén Marcilla
  • Sonido directo: Kristina Esteban Blanco
  • Jatorrizko musika: Iñigo Pérez Artieda
  • Muntaketa: María Calle Guerrero
  • Soinu diseinua: Daniela Fung Macchi
  • Aire-irudiak: Iván Hernández Iturrizar (Hidrone)
  • Ekoizpena: María Guzmán Ligorit / Haruru Filmak
  • Iraupena: 23′ / 4K kolorez
  • Jatorrizko hizkuntza: euskara, gaztelania

FILM LABURRAREN PROIEKZIOAK

22/02/11

|
Ostirala 19:00
Larraintzarko liburutegia – Ultzama

Nahi al duzu zure herrian film laburra proiekta dezagun?

Jarri kontaktuan!

21/10/20

|
Asteazkena 20:00
Zaldiko Maldiko – Iruñea

21/8/19

|
Osteuna 20:00
Lizoain Arriasgoiti

21/8/17

|
Asteartea 20:00
Ardanatz

21/8/12

|
Osteguna 20:00
Urrotz

21/8/10

|
Asteartea 20:00
Elo

21/8/7

|
Larunbata 19:00
Girgitiain

KOMUNIKABIDEAK

LA PRODUCTORA

HARURU FILMAK es una productora radicada en Pamplona impulsada por Rubén Marcilla, con amplia experiencia en el sector audiovisual en los últimos 15 años, a quien en 2011 se une la realizadora Helena Bengoetxea. Haruru Filmak trabaja principalmente para el sector asociativo y cultural, aunque también para entidades públicas, empresas y particulares.

EN 2021 acaba de terminar el documental “Matrioskas, las niñas de la guerra”, coproducción internacional con Francia y País Vasco. Además de la realización de largometrajes y cortometrajes documentales, también se dedica a la labor audiovisual en distintas variantes: videos corporativos y promocionales, asesoría audiovisual, o cobertura de eventos para diferentes instituciones y entidades, destacando la realización y emisión en streaming.